
Bilboko Aste Nagusian zehar milaka eta milaka bidaia egin dira metroz. Bilboko metro zerbitzuak bederatzi egunetan jasotako datuak eman ditu aditzera, zeintzuen arabera guztira 2.559.147 bidaia egin diren, alegia, iaz baino %5 gehiago.
Hala, azken bi urteko datuak gainditu ditu zerbitzuak, eta, gainera, ez da gertaera aipagarririk izan. Asteazkenean (abuztuak 20) eta ostegunean (abuztuak 21) erabili zen gehien metroa, hurrenez hurren, 314.875 eta 313.415 bidaia izan baitziren. Geltokiei dagokienez, Zazpikaleak izan zen erabiliena, baita Abando eta Santimami ere. Berriro ere jende gehien ibili izan zen ibilbidea eta ordu tartea errepikatu egin zen: suen ikuskizuna baino lehen, 20:00etatik 22:00etara bitartean, Zazpikaleak eta Santimami geltokien arteko tartea, hain zuzen ere.