
Europar Batasunak 90 egunez atzeratu ditu AEBri ezarritako muga zergak; hala adierazi du Von der Leyenek ohar batean, nahiz eta gaineratu duen “kontraneurriak” prestatzen jarraituko duela Europak. Zergak ezartzeko epea hiru hilabetez luzatu da negoziatzeko aukera izan dezaten Europak eta AEBk. Epe horren amaieran Donald Trumpekin adostasunera iritsi ezean, “kontraneurriak indarrean sartuko” direla azaldu du Europako Batzordeko presidenteak.
AEBk martxoan ezarri zizkien %25eko muga zergak altzairuaren eta aluminioaren inportazioei, eta %10ko zerga iragarri zuen gainontzeko munduko edozein produktuentzako; Europari, ordea, %20ko muga zerga ipini zion presidenteak. Atzo erabaki zuen muga zergei etenaldia ematea, alegia, zerga gehigarriak (Europarena kasu) deuseztatzea 90 egunez, betiere, erantzunik eman ez duten herrialdeen kasuan. Hala ere, bere horretan jarraituko du %10eko zerga orokorrak.
Mikel Torresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak dirulaguntzak iragarri ditu gaur, muga zergen ondorioei aurre egiteko helburuarekin.