• EKONOMIA
  • Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak %20 bazkide gehiago lortu zituen iaz

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak %20 bazkide gehiago lortu zituen iaz

Orotara 131 bazkide dira klusterrean

Klusterreko zenbait bazkide | Argazkia: MLC-ITS
Klusterreko zenbait bazkide | Argazkia: MLC-ITS
2025eko maiatzaren 19a

%20 hazi da MLC-ITS Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterreko bazkide kopurua azkeneko ekitaldian; hala, gaur egun 131 dira klusterreko bazkideak. Taldera gehitu diren azken enpresak ondorengoak izan dira: Mail Boxes (Transeuskadi Group), Cargoffer, Erakar, Mutua Madrileña, Olatu Berdea Mobility eta Euskadiko Parke Teknologikoa. Horrez gain, klusterreko bazkideen 2024ko fakturazio osoa 14.000 milioi eurora iritsi zen, %29 kanpo-merkatutik eskuratuta; zifra horren %3 berrikuntzara bideratu zuen klusterrak.

 

Pasa den maiatzaren 9an egin zuen taldeak urteko Batzar Nagusia, eta datu horiek aurkezteaz gain, 2028 bitarterako plan estrategikoa ere ezagutarazi zuten. Eduardo Lasa presidenteak esan zuen “harro” zegoela bazkide berriak klusterrera gehitu izanagatik, “kide guztien onurarako elkarlanerako oinarria zabaltzen baita”. Horregatik, “egunero bazkide berriak lortu” nahi dituela gaineratu zuen presidenteak, eta baieztatu zuen kooperazioa “hazkunderako gakoa” dela.