
2025eko apirilaren 30a - 11:06
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi berri du itzalaldiaren ondorioz aktibatutako larrialdia, Amparo López Antelo Nafarroako Gobernuko Barne, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak hala adierazita.
Izan ere, jada argindarraren %100 berrezarri da, eta azken datuen arabera, baita hornidura telefonikoaren %98 ere. Hala, “aurre larrialdi” fasean sartu da lurraldea; asteartean larrialdiaren bigarren mailan izan zen Nafarroa, eta atzo jaitsi zen egoera lehen mailara. Hala ere, Gobernuak jakinarazi du oraindik ere tentuz aztertuko dituztela “arreta gehien eskatu duten egoerak”.