Nafarroako ekonomiaren hazkundea moteldu egin da

BPG %0,3 igo da azken hiruhilekoan, eta %2,4 iazko epe beraren aldean

Eraikuntza sektotrea izan da gehien moteldu denetariko bat | Argazkia: Europa Press Eraikuntza sektotrea izan da gehien moteldu denetariko bat | Argazkia: Europa Press

Nafarroako ekonomiaren hazkundeak motelaldi txiki bat izan du urteko lehen hiruhilekoan, %0,3 hazi baita lurraldeko Barne Produktu Gordina (BPG) aurreko hiruhilekoaren aldean. 2022. urtea sendoago amaitu zuen, %0,8ko hazkundearekin, baina ezin izan dio erritmo horri eutsi. Urte arteko terminoetan ere beherakada izan du, %3tik %2,4ko hazkundea izatera igaro baita.

Hazkunde erritmo motelago hori industrian eta eraikuntzan izandako dinamismo txikiagoaren emaitza izan dela jakinarazi du Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak. Inbertsioak ere gutxiago hazi dira, baina azken kontsumoko gastuaren bilakaera onak konpentsatu du moteltze hori.

Zenbatespenak behin-behinekoak dira, eta ekainaren 23an berretsiko ditu datuok Nastatek.

Euskal Autonomia Erkidegoko BPGan ere desazelerazio txikia atzeman zuen Eustatek astelehenean, %0,4 igo baita 2022ko azken hiruhilekotik, eta %2,2 iazko epe beretik.

Espainiako ekonomiaren datua ere ezagutarazi du INEk, eta motelaldirik izan ez duela jakinarazi du, %0,5eko igoera izan baitu urteko lehen hiruhilekoan, 2022ko azkenekoan baino hiru hamarren gehiagokoa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK