Nola ulertu inflazioa

Inflazioa fenomeno ekonomiko konplexua da, eta ondorio esanguratsuak izan ditzake bai mikroekonomian bai makroekonomian. Banku zentralen jardunean eragiten du, euren moneta politika erabakitzerakoan, baina horrek Neurriok, berriz, albo ondorio garrantzitsuak izan ditzake

Inflazioa Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) bidez neurtzen da| Argazkia: iStock Inflazioa Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) bidez neurtzen da| Argazkia: iStock

Azken urtean barra-barra toki guztietan entzuten dugu inflazio hitza. Edozer justifikatzeko edota argudiatzeko balio duela dirudi, baina ba al dakigu zer den? Zer esan nahi duen? Zer suposatzen duen?

Era sinple eta denok ulertzeko moduan, inflazioa, ekonomia batean epe jakin batean ondasunen eta zerbitzuen prezioen igoera orokorra eta iraunkorra deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Definizioa alde batera utzita, inflazioaren mugimenduan eragina zerk duen aztertzea erabat garrantzitsua da. Inflazioaren mugimendua hainbat faktorek eragin dezakete, hala nola eskariaren gorakadak, horniduren eskasiak edo monetaren balioaren murrizketak.

Inflazioa ekonomia batean epe jakin batean ondasunen eta zerbitzuen prezioen igoera orokorra eta iraunkorra deskribatzeko erabiltzen den terminoa da

Inflazioa Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) bidez neurtzen da. Indize horrek orokorrean kontsumitzaileek erregulartasunez erosten dituzten ondasun eta zerbitzuen saskiaren prezioak arakatzen ditu. Hala, kontsumitzaileen erosketa ohiturek zerikusi handia dute inflazioaren kalkuluan. Bertan aztertzen diren ondasun eta zerbitzuek pisu ezberdina dute herrialde bakoitzeko ohituretan, beraz, gerta daiteke inflazio tasak oso desberdinak izatea herrialdearen arabera. Ondasun eta zerbitzu horien prezioak batera igotzen badira, KPIa igo egingo da eta inflazioa dagoela esango da.

Kontsumoan zein moneta politikan eragina

Gaur egun jasaten ari garen egoerari so eginez, inflazioaren eraginak aztertzea beharrezkoa izaten da. Inflazioak ondorioak izan ditzake mikroekonomian zein makroekonomian. Maila mikroekonomikoan, inflazioak etxeetako eta enpresetako kontsumo eta inbertsio erabakiei eragiten die. Prezioak igotzen direnean, kontsumitzaileek ondasun eta zerbitzu gutxiago eros ditzakete beren diruarekin, eta horrek erosteko ahalmena murriztu dezake. Hortaz, enpresek beren produktuen eskariaren beherakada jasan dezakete, horrekin beraien errentagarritasuna mehatxatua ikusiz. Horrez gain, inflazioak enpresen produkzio-kostuak handitu ditzake, enpresen lehiakortasun gaitasunean eragin zuzena edukiz.

Prezioak igotzen direnean, kontsumitzaileek ondasun eta zerbitzu gutxiago eros ditzakete beren diruarekin, eta horrek erosteko ahalmena murriztu dezake

Maila makroekonomikoan, inflazioa aldagai erabakiorra izan daiteke moneta politikak erabakitzerako garaian, ekonomia osoan eragina edukiz. Inflazioa altua eta iraunkorra bada, eragin negatiboa izan dezake hazkunde ekonomikoan, enpleguan eta finantza egonkortasunean. Prezioak igotzen direnean, soldatak ere igo daitezke langileek beraiek erosketa maila mantentzeko. Hori dela eta enpresen produkzio kostuak igotzen dira, eta emaitza izan daiteke enpresaren jardueraren errentagarritasunaren murriztea. Nazioarteko moneta politikari begiratuz, inflazioak edozein moneta erosteko ahalmena gutxitzen du, aldaketa-tasaren balio galera eraginez. Monetaren balio galera horrek eragina izan dezake nazioarteko merkataritzan eta atzerriko inbertsioen erakarpenean.

Banku zentralen pisua

Inflazioari aurre egiteko, banku zentralen partehartzea erabakigarria izaten da. Horrela, gaur egun bi politika adibide ikus ditzakegu: diru-poilitika murriztaileak eta hedakorrak.

Diru-politika murriztaileen artean, interes-tasak handitzea, diru eskaintza murriztea eta banku-erreserbak handitzea bezalako ekintzak sartzen ditugu. Neurri horiek eskariaren gutxitzea bilatzen dute kontsumitzaileek dirua lortzeko hesiak jarriz. Horrek eskaria murriztea ekartzen duenez, azkenik, produktu edo zerbitzuen prezioak eror daitezke inflazioa murriztuz. Hala ere, politika horiek eragin negatiboa izan dezakete hazkunde ekonomikoan eta enpleguan, inbertsioa eta kontsumoa moteldu baititzakete, kontsumitzaile eta enpresen erosketa ahalmena gutxitzen baitute.

Diru-politika murriztaileen artean, interes-tasak handitzea, diru eskaintza murriztea eta banku-erreserbak handitzea bezalako ekintzak sartzen ditugu

Politika monetario hedakorrek kontrako bidea jarraitzen dute: diru eskaintza handitzen dute, interes-tasak murriztuz. Horren helburua izango da eskari agregatua handitzea eta jarduera ekonomikoa sustatzea.

Moneta politika hedakorren adibideak

Moneta politika hedakorretan ohikoenetako bat hedapen kuantitatiboa da, malgutasun kuantitatiboa ere esaten zaiona. Politika horren bidez, banku zentralak aktibo finantzarioen kopuru handiak erosten ditu —hala nola gobernuaren bonuak eta hipotekek babestutako baloreak— diru eskaintza handitzeko eta epe luzerako interes-tasak murrizteko. Dirua lortzea errazagoa izango da, kontsumitzaileen eta enpresen gastuari bultzada ematen bazaio. Politika horren bigarren mailako ondorioak izango lirateke inbertsioaren eta enpleguaren hazkunde posibleak.

Beste moneta politika hedakor bat aldaketa-tasaren politika malgu bat ezartzea da. Politika horrek esan nahi du herrialdeko monetak libreki jolasten duela dibisen merkatuan, bere balioa beste moneta edo metal preziatu batekin alderatuta finkatu beharrean. Inflazioa moneta gainbalioztatu batek bultzatzen badu, moneta dibisen merkatuan debaluatzen uztea lagungarria izan daiteke inportatutako ondasunen prezioak murrizteko, eta tokian tokiko ondasun eta zerbitzuen eskaria indartzeko. Politika horrek, ordea, kasu horretan balio dezake soilik.

Moneta politika hedakorretan ohikoenetako bat hedapen kuantitatiboa da [...]. Politika horren bidez, banku zentralak aktibo finantzarioen kopuru handiak erosten ditu [...] diru eskaintza handitzeko eta epe luzerako interes-tasak murrizteko

Azkenik, banku zentralek komunikazio politikak ezar ditzakete inflazio itxaropenetan eragiteko. Horrek esan nahi du argi eta garbi jakinarazi behar direla inflazio jomugak eta horiek lortzeko estrategiak. Horrek lagundu dezake inflazio itxaropenak murrizten eta, beraz, benetako inflazioa murrizten. Banku zentralek ere beren sinesgarritasuna erabil dezakete inflazio itxaropenetan eragiteko eta epe luzerako prezioen egonkortasunari eusten laguntzeko.

Azaldutako moneta politika hedakor horiek nahi gabeko albo ondorioak izan ditzaketen arren —epe luzerako inflazioa handitzea edo aktiboen prezioetan burbuilak sortzea, adibidez— tresna garrantzitsua dira banku zentralentzat inflazioaren aurkako borrokan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK