Espainiako Gizarte Segurantzak pentsioen ordainketen datuak argitaratu ditu. Urrian EAE izan da batez besteko nomina altuena duen autonomia-erkidegoa, 1.687,76 euroko zenbatekoarekin. 2025eko urriko datuekin alderatuta %4,12 igo dira pentsioak. Nafarroa aldiz, hirugarren postuan geratu da eta 1.570,43 euroko batez besteko nomina ordaindu da pentsiodunen artean; hau da, 2025eko urriko nominarekin alderatuz %4,31 igo da zenbatekoa.
Guztira 594.013 pentsio ordaindu dira EAEn eta 150.984 Nafarroan. Pentsio mota guztien artean, erretiroa hartutakoak dira onuradunen gehiengoak. Izan ere, EAEn 400.745 pertsona erretiratuta daude eta batez besteko pentsioa 1.761,32 eurokoa da; Nafarroan 105.698 pertsona daude erretiratua eta batez besteko pentsioa 1.912,29 eurokoa da.
Alarguntza-pentsioei dagokienez, EAEn 132.236k jasotzen dute dirulaguntza, 1.170,94 euroko batez besteko pentsioarekin. Nafarroan 30.210 alargun daude eta 1.076,66 euroko pentsioa jasotzen dute. Ezintasun iraunkorrari dagokionez, EAEn 43.106 pentsiodun daude eta batez besteko pentsioa 1.591,46 eurokoa da hilean. Nafarroan, aldiz,ezintasun iraunkorra duten 10.497 pertsona daude, eta batez besteko kopurua 1.490,80 eurokoa da hilean.
Hilabete honetako ordainketan Espainiako Gobernuak 2026rako onartutako pentsioen balioa handitzea sartu da. Igoera %2,7koa izan da, 2024ko abendutik 2025eko azarora bitarteko batez besteko KPIaren araberakoa.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta