• EKONOMIA
  • Jaurlaritzak hezkuntza publikoko grebak negoziatzeko mahaira deitu ditu sindikatuak

Jaurlaritzak hezkuntza publikoko grebak negoziatzeko mahaira deitu ditu sindikatuak

Datorren asterako bost greba egun erregistratu zituzten atzo sindikatuek

Begoña Pedrosa (ezkerrean), Maria Ubarretxena eta Amaia Barredo sailburuekin | Argazkia: Irekia
Begoña Pedrosa (ezkerrean), Maria Ubarretxena eta Amaia Barredo sailburuekin | Argazkia: Irekia
2025eko maiatzaren 6a
Eg. 2025eko maiatzaren 6a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak negoziaziorako mahaira deitu ditu sindikatuak datorren ostegunerako, maiatzaren 8rako, hezkuntza publikoan iragarritako greba egun berriak direla eta. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak adierazi du proposamen berria mahaigaineratuko dutela, “bideragarria” eta “ona”.

 

Izan ere, sindikatuek (Steilas, LAB, ELA eta CCOO) bost greba egun berri erregistratu zituzten atzo bertan. Lanuzteak maiatzaren 12tik 16ra bitartean egingo dituzte, alegia, datorren aste osoan zehar. Sindikatuek esan dute Eusko Jaurlaritza ez dela irakasleen eskakizunei erantzuna ematen ari, eta berriro ere lan-hitzarmen bidezkoagoa aldarrikatu dute. Besteak beste, irakasleek eskatzen dute langileko lan karga murriztea, plantillak berritzeko plan egokia ezartzea, enplegu publikoa bermatzea eta erosteko ahalmena “berreskuratzea”.