• EKONOMIA
  • Trenbideen sektoreko sindikatu txikiek grebari eutsiko diote

Trenbideen sektoreko sindikatu txikiek grebari eutsiko diote

Atzo sindikatu nagusiek Garraio Ministerioarekin adostutakoa “nahikoa ez dela” ebatzi dute

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko otsailaren 10a - 10:21

Atzo hasi zen greba deialdia bertan behera utzi dute trenbideen sektoreko sindikatu nagusiek (Semaf, CCOO eta UGT). Haatik, sektoreko sindikatu txikiek (hau da, ordezkari gutxiago dituztenek) grebari eusteko deia egin dute.

 

Beste talde nagusiek 30 neurri adostu zituzten Oscar Puenteren ministerioarekin, eta, besteak beste, mantenu lanetarako aurrekontua 1.000 milioi eurotan handitzea eta 3.600 langile kontratatzea hitzartu zuten.

Kontrara, atzo Garraio Ministerioarekin lortutako hitzarmenaren negoziazioan ez ziren izan CGT, SF-Intersindical eta Alferro sindikatuak. Are gehiago, grebarekin jarraituko dutela berretsi dute, adostutakoa “nahikoa ez dela” uste baitute; ondorioz, gaur eta bihar gutxieneko zerbitzuak soilik bermatuko dira. “Hartutako neurriek ez dute aldaketa erreala ekarriko”, esan dute, eta gaineratu dute hitzarmena “gatazka desaktibatzeko” soilik egin dela.