• EKONOMIA
  • Merkataritza jarduera hazten ari da Hego Euskal Herrian

Merkataritza jarduera hazten ari da Hego Euskal Herrian

Txikizkako Merkataritzaren Indizeak dio sektoreko enplegua %3,2 handitu dela Nafarroan, eta %0,4 EAEn

Merkataritza %6,7 handitu da EAEn | Argazkia: iStock
Merkataritza %6,7 handitu da EAEn | Argazkia: iStock
2025eko abuztuaren 29a - 13:04

Nafarroako txikizkako merkataritzaren indizeak, termino konstanteetan, %4,0ko igoera izan du uztailean, eta EAEkoak, aldiz, %6,7koa. Urteko lehen zazpi hilabeteetan, alegia, urteko metatuan, salmenten hazkundea %2,7koa eta %5,3koa izan da, hurrenez hurren, Nafarroan eta EAEn. Hileko aldakuntzak ere goranzko joera izan du Hego Euskal Herrian, %2,4koa izan baita Nafarroan, eta %5,0koa EAEn.

 

Lanaren bilakaerari dagokionez, enpleguak %3,2ko urte arteko igoera izan du Nafarroan; EAEn hazkundea izan bada ere, makalagoa izan da, %0,4koa, hain zuzen. Urteko metatuan ere enplegua hazi egin da: %2,8 Nafarroan eta %0,7 EAEn.