• EKONOMIA
  • Udal langileen protestak hasi dira, lan baldintza hobeak lortzeko asmoz

Udal langileen protestak hasi dira, lan baldintza hobeak lortzeko asmoz

Sindikatuek salatu dute negoziazioek ez dutela aurrerapausorik eman eta lan baldintzak okertzen ari direla

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko apirilaren 17a - 13:27

ELA eta LAB sindikatuek gaur hasi dute udal langileen lan baldintzak hobetzea eskatzeko mobilizazio dinamika, hainbat eskualdetan egindako protestekin. Bi erakundeek salatu dute ia urte eta erdi igaro dela Udalhitz hitzarmenaren negoziazioa abiatu zenetik, baina langileen aldarrikapen nagusiak ez direla mahai gainean jarri. Haien arabera, aurkeztutako edukiak “eskasak” eta zehaztasunik gabekoak izan dira, eta egoera antzekoa da hitzarmenetik kanpo dauden udal handietan ere.

 

Sindikatuek ohartarazi dute urteak daramatzatela lan baldintzak hobetzeko akordiorik gabe eta egoerak okerrera egin duela denbora horretan. Gainera, kritikatu dute udaletako agintean dauden alderdi politikoek ez dutela proposamen integralik aurkeztu, eta Madrildik etorritako neurriak onartu izana leporatu diete. Egoera horren aurrean, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute, besteak beste apirilaren 23ko lanuzteekin eta maiatzaren 14ko zein ekainaren 4ko grebekin.