• EKONOMIA
  • Unai Rementeria izango da BBK Fundazioko presidente berria

Unai Rementeria izango da BBK Fundazioko presidente berria

Xabier Sagredoren lekukoa hartuko du Rementeriak

Unai Rementeria | Argazkia: Europa Press
Unai Rementeria | Argazkia: Europa Press
2025eko abenduaren 16a - 17:07

Xabier Sagredok bere postua utziko zuela jakin eta ordu gutxitara iritsi da baieztapena: Unai Rementeriak hartuko du bere lekukoa. Hala, BBK Fundazioko presidente gisa arituko da, azken hamabi urteetan Sagredoren kargua izan dena hartuta.

 

Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia izan zen 2015 urtetik 2023ra bitartean, eta azkenaldian Elkarkidetza (udal eta aldundietako langile publikoen BGAEa) finantza erakundearen buru izan da. Deustuko Unibertsitatean abokatu ekonomialaria ere bada Rementeria. 

Lekuko aldaketa une garrantzitsuan iritsi da. Izan ere, BBK Fundazioa laster sartuko da Talgon, Sidenor buru duen euskal partzuergoaren bitartez. Hori gutxi balitz, konpainiak azken urteetan Ayesaren esku izan den Ibermática berreskuratuko du, dena ondo bidean, Eusko Jaurlaritza eta Kutxabanken Indar funtsaren eskutik.