Urola Kostako herritarrek enpresa berri bat ireki nahi badute, aukera dute jada Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri duen Lanbide Ekintzaile programan izena emateko. Udal Elkartearen laguntzarekin abiatutako ekimenak hiru hilabeteko iraupena izango du, azaroaren 13an hasiko da, eta astean behin bilduko dira parte-hartzaileak taldean edo bakarka tutoretzak egin eta enpresa ideiak garatzeko.
Prozesuan parte hartzen duten ekintzaileek dirulaguntza jasoko dute: 2.000 euroko laguntza orokorra, %15eko igoera 18-30 urte arteko gazteen kasuan eta %15eko igoera emakumezkoen kasuan. Programan parte hartzeko ekintzaileek urriaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dute haien enpresa ideia, Urola Kosta Elkartean bertan edo elkartearen egoitza elektronikoaren bitartez.
Hori bai, izena emateko zenbait baldintza bete beharko ditu eskatzaileak: langabea izatea edo Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, eskualdean erroldatua egotea, aurreko urteetan gai bererako laguntzarik jaso izana, eta abar.