XII. Ituna Jardunaldia egingo da urriaren 31an

Foru ogasunek finantza autonomia arloan duten egoera aztertu eta azalduko dute, besteak beste

Itunak 2023ko martxoan egindako jardunaldia | Argazkia: Ituna Itunak 2023ko martxoan egindako jardunaldia | Argazkia: Ituna

XII. Ituna Jardunaldia antolatuko dute Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak eta Ad Concordiam elkarteak. Martxoan hamaikagarren edizioa egin ostean, urriaren 31n egingo da hamabigarrena, goizeko 9tan, Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja Aretoan.

Pandemia behin atzean utzita, Europako hainbat lurraldeetan utzitako ondorioak aztertuko dira jardunaldian. Zehazki, foru ogasunek finantza autonomiaren arloan bizi duten egoera aztertu eta azaltzea izango du helburu topaketak. Hala, Ekonomia Itunak eta Foru Ogasunek Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko legearen baitan, etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko espazioa ere izango da.

Jardunaldira joateko izen ematea zabalik da jada. Bertan izango dira Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun eta Finantza Saileko Foru Diputatua eta Joseba Agirreazkuenaga, Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko EHUko katedraduna. Beste zenbait adituk ere parte hartuko dute. Halaber, foru zorra, pandemiaren ondorioz sortutako zorraren eta defizitaren arloan Batzorde Mistoak hartutako erabakiak, aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren printzipioa eta autonomia fiskala eta finantza iraunkortasuna izango dituzte hizpide, besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK