• EKONOMIA
  • Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatuko du EnpleGU programak

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea sustatuko du EnpleGU programak

Zaintzaren alorra landuko dute parte hartzaileek Urola Kosta Udal Elkartearen prestakuntzan

Argazkia: Urola Kosta Udal Elkartea
Argazkia: Urola Kosta Udal Elkartea
2026eko otsailaren 9a - 13:46

EnpleGU izeneko egitasmoa abiaraziko du Urola Kosta Udal Elkarteak, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin lankidetzan. Programak Europar Batasunaren kofinantzaketa ere jaso du. Prestakuntzak helburu izango du zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea erraztea, horretarako funtsezko gaitasun profesionalak garatzen lagunduta.

 

Zehazki, zaintza alorrera bideratutako prestakuntza izango da, zeina hiru lan-ildotan banatuko den: Lanbideko Ziurtagiria mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta eskaintzeko, euskarazko prestakuntza eta zeharkako gaitasunak lantzeko prestakuntza; horrez gain, parte hartzaileek akonpainamendua izango dute, gaitasun pertsonal zein profesionalak lantzeko.

Izen ematea irekita dago, ikastaroa otsailean bertan jarriko baita martxan, eta urrira bitartean iraungo du. Antolatzaileen esanetan, baliagarria izango da, parte-hartzaileen laneratzea errazteaz gain, “eskualdeko gizarte beharrei erantzuteko”.