• EKONOMIA
  • Zerbitzuetan gora egin du landun kopuruak, baina industrian behera, Eustaten arabera

Zerbitzuetan gora egin du landun kopuruak, baina industrian behera, Eustaten arabera

%7,1en kokatu da langabezia tasa, baina 1.100 langabe gutxiago daude

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko urtarrilaren 21a - 17:38
Eg. 2025eko urtarrilaren 21a - 17:48

Eustatek biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta argitaratu du. Horren arabera, 15.700 landun gehiago izan dira azken urtebetean Euskal Autonomia Erkidegoan. Ehun langabetu gehiago zenbatu badira ere, langabezia-tasa hamarren bat jaitsi da, %7,2tik %7,1era.

Iazko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, landunak %0,2 jaitsi dira, eta langabezia-tasa %7,1ean mantendu da, baina 1.100 langabetu gutxiagorekin.

Azken urtean, 2023ko laugarren hiruhilekoaren itxierarekin alderatuta, %1,6 igo da 2024an landunen kopurua, 15.700 pertsona gehiago baitaude lanean. Zerbitzuen sektoreak ekarri du landunen kopuruan hazkunde nabariena —17.400 landunekin—, nekazaritzak ondoren —2.400 gehiagorekin— eta eraikuntzak hirugarren —400 gehiagorekin—. Industrian, aldiz, 4.400 landun gutxiago daude aurreko urtean baino.

2024ko laugarren hiruhilekoan, beraz, 75.600 langabe daude, 995.100 landun, eta Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa % 7,1ekoa da, 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Lurralde historikoka, eta aurreko hiruhilekoaren aldean, Gipuzkoan 2.500 landun gutxiago daude, eta Bizkaian 2.100; Araban, berriz, 2.700 landun gehiago daude.

 

Okupazioak behera gizonetan, baina gora emakumeetan

Okupazioak behera egin du gizonen artean, 5.900 gutxiago baitaude, baina gora emakumeen artean, 3.900 gehiago izanik. Jatorria abiapuntu hartuta dagokionez, espainiako nazionalitatea duten pertsona okupatuak 4.300 gutxiago dira (%0,5), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 2.300 gehiago (+%2,4).

Soldatapekoen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituztenak 1.700 gehiago dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 29.700 gehiago aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean.

2024ko laugarren hiruhilekoan, gutxi gorabehera 925.100 familia-etxe daude EAEn, eta horietatik heren batek ez du pertsona aktiborik, aurreko hiruhilekoan baino 4.100 gehiago; hamar familia-etxetatik ia seitan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, 2.500 familia gutxiago. Pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 27.000 dira, aurreko hiruhilekoan baino 200 gutxiago.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain