• EKONOMIA
  • Basoko langile bat hil zen atzo Zornotzan

Basoko langile bat hil zen atzo Zornotzan

Zuhaitz batek kolpatu zuen behargina

Argazkia: Hiru sindikatua
Argazkia: Hiru sindikatua
2026eko otsailaren 6a - 11:17

Basoko langile bat hil egin zen atzo arratsaldean Zornotzako (Bizkaia) Ergoien auzoan, zuhaitz batek kolpatu ostean. Bizkargi mendira igotzen ari zela gertatu zen ezbeharra, Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenaren arabera.

 

Erizain eta medikuak, suhiltzaileak zein mendiko erreskateetarako Ertzaintzaren unitate bereziko kideak bertaratu ziren gizona zegoen lekuraino, baina larri zaurituta zegoen jada, eta bertan zendu zen.