Batz taldeak 69 milioi euroko finantzaketa eskuratuko du, itxi berri duen finantzaketa sindikatuko akordioaren bitartez. Horrelako maileguetan hainbat banku edo finantza-erakunde elkartzen dira, dirua hartzaile bakar bati ematen bazaio ere.
Hain zuzen ere, BBVA eta Laboral Kutxa dira maileguaren lidergotza duten bankuak, baina Caixabankek, Kreditu Ofizialeko Insitutuak, Rural Kutxak, IVF Banca Marchek, Deutsche Bankek eta Santanderrek ere parte hartu dute eragiketan.
Hala, Mondragoneko kooperatibako parte den Batz taldea gai izango da 2032. urtera bitartean Tooling eta Automozioan (bere ohiko bi negozio lerroak) aurrera egiten jarraitzeko, baita aeronautikaren sektorearen aldeko apustua egiteko ere.
Taldearen egitura sendoa da gaur-gaurkoz. Azken ekitaldian 252 milio euroko salmentak izan zituen, urte batetik bestera %25eko hazkundea izanik. 1.300 langilek osatzen dute taldea, eta nazioarteko zenbait lantegitan banatuta daude: Mexikon, Txinan, Txekiar Errepublikan... baita Bizkaiko Igorren, Artean eta Zamudion ere.