
Absentismoaren III Foroari amaiera eman dio Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteak. Hainbat saio eta topaketa egin dituzte azken hilabeteetan zehar, eta bertaratu diren enpresek aukera izan dute absentismoa kudeatzeko erreminta praktikoak ezagutzeko, datuen analisiari buruz ikasteko eta esperientziak partekatzeko.
Elkarteak jakinarazi duenez, azken jardunaldian enpresek absentismoaren zuzeneko zein zeharkako gastuak kalkulatzen ikasi zuten, eta datu horietatik abiatuta, “erronka handienetarikoa denari” erantzuna emango dion plan estrategikoa garatu zuten.
Aurrez, ordea, absentismoa lantzeko beste hainbat jarduera antolatu izan ditu Cebekek. Urte hasieran galdetegia prestatu zuen elkarteak, helburu izanik enpresen egungo egoera zein den ezagutzea. Erantzunei esker eta enpresekin hitz egin ondoren, elkarteak identifikatu zuen konpainiek arazoak zituztela absentismoa kudeatzerako orduan; hala, zazpi jardunaldi antolatu zituzten, zeinak hiru forotan banatu diren.