Ampok jaso du 2024ko Gipuzkoako Enpresaren saria

Wavegarden, Salva Industrial, MLAKOOP eta Cimico enpresek ere sariak jaso dituzte

Aurtengo edizioko saridunak | Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea Aurtengo edizioko saridunak | Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea

Gipuzkoako Bazkundeak ostiral honetan banatu ditu 2024ko Gipuzkoako Enpresa Sariak. 32. edizio honetako irabazlea Idiazabalgo Ampo kooperatiba izan da, "bezeroekin konfiantzan eta gaitasun teknologikoan oinarritutako harremana, nazioarteko posizio dibertsifikatua eta agertoki berrietara egokitzeko gaitasun frogatua finkatzea lortu duen pertsonengan oinarritutako enpresa-proiektu batean lan eginez". 

170 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin eta 1.000 pertsona inguruko lantaldearekin, Idiazabalgo kooperatibak gaur egun bere produkzioaren %98 bost kontinenteetako merkatuetara esportatzen du (esportazioen %70 Europatik kanpokoak dira).

Halaber, Enpresa Nazioartekotzea Saria Aizarnazabalen dagoen Wavegarden enpresak jaso du, "ikuspegi globala duen enpresa-proiektu bat aitortu nahi izan dute, pasioa, izaera ekintzailea, jasangarritasuna eta espiritu berritzailea bezalako balioetan oinarritzen dena".

Lezoko Salva Industrialek jaso du ETE Enpresa Industriala Saria. Berrikuntza eta produktuaren hobekuntza etengabea izan da Salvaren historian, eta sektoreko lider teknologikoetako bat izateko aukera eman dio nazioartean.

Zerbitzu Enpresa Saria, berriz, MLAKOOP enpresak jaso du. Mondragon Lingua eta Alecop, Mondragon Korporazioari lotutako bi kooperatibak bat egitearen ondorioz sortzen da enpresa. Prestakuntza eta hizkuntza-zerbitzuen alorreko enpresentzako neurrira egindako soluzio, zerbitzu eta produktuetan aditua da. 320 pertsonako plantillarekin eta 20 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, kooperatiba honek bere jarduera merkatu global eta nazioartekotu batean garatzen du.

Cimicorentzat izan da Berrikuntza Enpresa Saria irabazi duena. Gipuzkoako Bazkundeak ezagutza eta ospe zientifikoari balioa emateko duen gaitasuna, eta bere garapenerako beharrezko baliabideak bereganatzen dituen enpresa-proiektu batean aplikatzeko duen gaitasuna aitortu nahi izan du

Sariak emateko ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egin da, eta Sabadell bankuak babestu du. Bertan izan dira, besteak beste, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu den Arantxa Tapia, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta Eneko Goia Donostiako alkatea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK