• ENPRESAK GAUR
  • Aspegizale sortu da, berdintasunean talentua garatzeko Gipuzkoako enpresa-komunitatea

Aspegizale sortu da, berdintasunean talentua garatzeko Gipuzkoako enpresa-komunitatea

ASPEGIk sustatutako ekimenak Gipuzkoako enpresak elkartuko ditu, jardunbide egokiak partekatzeko, erakunde berdinzaleagoak bultzatzeko helburuarekin eta enpresek lidergo inklusiboarekin duten konpromisoa publikoki aitortzeko. EROSKI, BELCA, HERREKOR, LANIK, CASA ECEIZA eta ALYCO TOOLS enpresek bat egin dute ekimen honetan

Aspegizaleren aurkezpena | Argazkia: utzitakoa
Aspegizaleren aurkezpena | Argazkia: utzitakoa
2026ko urriaren 7a - 14:20

Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (ASPEGI), Aspegizale enpresa - komunitatea aurkeztu du. Berdintasunean, talentuaren garapenean eta lidergo inklusiboan aurrera egin nahi duten Gipuzkoako enpresei laguntzea du helburu. Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Rural Kutxaren babesa du eta lankidetzarako gune bat sortu nahi du. Gipuzkoako enpresek esperientziak partekatu, elkarrekin ikasi eta kudeaketa-eredu berdinzaleago eta jasangarriagoekin duten konpromisoa agerian jartzeko gunea izango da.

Aspegizale Gipuzkoan egoitza, ordezkaritza edo jarduera esanguratsua duten edozein sektoretako enpresa txiki eta ertainei zein enpresa handiei zuzenduta dago. Proeiktuaren aurkezpenean azaldu da EROSKI, BELCA, HERREKOR, LANIK, CASA ECEIZA eta ALYCO TOOLS enpresak bultzatzaileen artean daudela. Enpresa eragileek ekimena garatzen eta Gipuzkoako enpresa-sarean zabaltzen lagunduko dute.

 

Ekimen honek erakunde bakoitzaren errealitatera egokitutako ibilbidea proposatzen du. Enpresa guztiek hasierako autodiagnostikoa egingo dute arlo desberdinetan: berdintasunean, lidergo inklusiboan, talentuaren kudeaketan edo antolaketa-kulturan. Diagnostiko hau baliagarria izango da enpresen abiapuntua ezagutzeko. Berdintasun-planik ez duten enpresentzat ekimen hau beren errealitatera egokitutako eraldaketa-prozesuak abian jartzeko bidea izango da. Berdintasun-plana duten enpresentzat aldiz, hobetzeko erronka berriak ezartzeko aukera izango da. Hobekuntza-prozesuetan laguntza jasotzeaz gain, ekimenarekin bat egiten duten enpresek beste erakunde batzuekin harremanak sortzeko aukera izango da Aspegizale.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain