• ENPRESAK GAUR
  • Ayesa Digitalek 580 milioi euroko negozio bolumena izan zuen iaz

Ayesa Digitalek 580 milioi euroko negozio bolumena izan zuen iaz

917 milioi euroko diru-zorroa eta 49 milioi euroko ebitda du lehen Ibermatica zenak

Manuel Baraza da Ayesa Digitaleko zuzendari orokorra | Argazkia: Ayesa Digital
Manuel Baraza da Ayesa Digitaleko zuzendari orokorra | Argazkia: Ayesa Digital
2026ko apirilaren 20a - 11:55

Eusko Jaurlaritzak, BBKk, Kutxabanken Indar funtsak eta Tekneik osaturiko partzuergoak Ayesa Digitalen erosketa burutu zuen orain aste batzuk. Garai batean Ibermatica zena Ayesa konpainia andaluziarraren barruan zegoen, baina Euskal Herrira itzuli da orain, eta 2025ean izandako datu ekonomikoak iragarri ditu gaur.

 

580 milioi euroko negozio bolumena izan du Ayesa Digitalek, 2024an baino %9 gehiago, eta 49 milioi euroko ebitda lortu du, urtebete lehenago baina %19 gehiago.

917 milioi euroko diru-zorroa du konpainiak, eta zergen aurretiko irabaziak 23 milioi eurokoak dira, 2024an baino %11 gehiago. Era berean, konpainiak jakinarazi du iaz 24 milioi euro bideratu zituela inbertsioetara.

 

Ayesa Digitalek 11.000 langile digu egun, eta 2024tik %4 handitu da bere lantaldea. Manuel Baraza zuzendari nagusiak adierazi du oso emaitza onak lortu dituztela. "Datuok abiapuntu sendoa dira Ayesa Digital berriaren hastapenetan, datozen urteetarako ere proiektuaren sendotasuna adierazten duten adierazlek lortu baititugu".