Ayesa taldeak Emergya enpresa erosi du

Eragiketa honi esker, Googlek Europan duen bazkide nagusienetako bat bihurtuko da Ayesa

Jose Luis Manzanares Abasolo eta Victor Gonzalez akordioa itxi berritan | Argazkia: Ayesa/Lolo Vasco Jose Luis Manzanares Abasolo eta Victor Gonzalez akordioa itxi berritan | Argazkia: Ayesa/Lolo Vasco

Ayesa enpresak Emergya konpainia erosi du, adimen artifiziala indartzeko asmoz. Enpresak kaleratu duen oharraren arabera, Emergya liderra da Espainian Google Cloud soluzioetan, eta adimen artifizialeko ziurtagiriak dituen Europako lehen bazkideetako bat da. Sevillan du egoitza Emergyak eta 2003an sortu zen. Hodeian oinarritutako produktu digitalen garapenaz gain, ezarpen teknologiko handietan eta kudeatutako zerbitzuetan espezializatuta dago.

Erosketak Emergya taldeko beste konpainia bat ere barne hartzen du, Proxya, hain zuzen ere. Metodologia propioa duten proiektu konplexu eta handietan espezializatuta dagoela azaldu du Ayesak. Hala, "anbizio handiko plan estrategiko batean murgilduta" dagoela nabarmendu du Ibermatica erosi zuen enpresak, Espainiako zerbitzu teknologikoen plataforma lider gisa duen posizioa indartzeko. A-M Capital Europe enpresa Ayesan sartu ondoren, erosketa hau taldearen seigarren eragiketa korporatiboa dela gaineratu du.

Jose Luis Manzanares Abasolok, Ayesako zuzendariak nabarmendu duenez, "Emergyaren integrazioak ezagutza berria dakarkigu eta aukera asko zabaltzen dizkigu, Googlek Europan duen bazkide nagusietako bat den aldetik. Urrats berri bat da Espainiako zerbitzu digitalen bost hornitzaile handienen artean finkatzeko, bezeroek ondoen baloratzen dutenaz gain ".

Víctor Fernandez Emergyako zuzendari nagusiaren esanetan, "Emergya hedatzen ari den proiektu sendo batean sartzen da, eta gure esperientzia eta berrikuntza-potentzial guztia ematea espero dugu".

Erosketa datozen asteetan ixtea aurreikusten da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK