Gaur da azken eguna Kutxa Fundazioak abian jarritako Eragiña jokoan parte hartzeko. "Tradizioa eta berrikuntza, ezagutza eta ekintza uztartzen dituen eragin-eredu bat" dela defendatu ohi du Kutxa Fundazioak. Eta eragin hori erakusteko sortu du, hain zuzen ere, arestian aipatutako jolasa.
Erabiltzailearentzat ezaguna den formatu bat erabili dute horretarako: bi irudiren arteko desberdintasuna topatzea da helburua. Alde horretan dago eragina, eta horri loturiko mezu argiak ere erakusten ditu jokoak. "Bere jarduera ondarearen kontserbaziotik berrikuntza teknologikoraino, hezkuntzatik, ekintzailetzatik eta jasangarritasunetik pasatzen diren ekimenen inguruan egituratzen da", adierazi dute fundaziotik. "Eredu integral horrek inbertsio estrategikoa, gizarte-ekintza eta dinamizazio kulturala uztartzen ditu", gaineratu dute.
Parte hartzeak saria izan dezake, zehazki, Michelin izardun jatetxe batean bi pertsonentzako otordua.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta