• ENPRESAK GAUR
  • Balenciagako langileek baztertu egin dute Abu Dhabi Portsen eskaintza

Balenciagako langileek baztertu egin dute Abu Dhabi Portsen eskaintza

Langile batzordearen oniritzia gabe ezingo da salerosketa itxi

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko abenduaren 19a - 09:31

Plantilla osoa eta orain arteko lan baldintza berberak mantentzea eskatu zuten Balenciaga ontziolako langileek, Abu Dhabi Portsek ontziola erosteko eskaintza egin zuenetik, eta horrela izatekotan eskualdatzearen alde zeudela adierazi zuten.

 

Erosle berriak, ordea, zazpi langile kaleratu nahi ditu, eta enplegatuen soldataren %25eko jaitsierak ezarri nahi ditu, kasu batzuetan %50era iritsita. Langileen ordezkariek ezadostasuna adierazi zuten duela egun batzuk, eta atzo gauean jakinarazi zuten baztertu egin dutela inbertsio talde arabiarraren eskaintza. Are gehiago, plantillak proposamen bat ere egin die inbertitzaileei: hiru urtez soldatak bere horretan uztea eta lan-baldintzak berdin mantentzea.

Ontziolako plantillaren babesik gabe, ordea, ezingo da 11,2 milioi euroko salmenta itxi. Hortaz, negoziaketa prozesua luzatu egingo da.