• ENPRESAK GAUR
  • Lehen hiruhilekoan 2.698 milioi euroko mozkin garbiak lortu ditu BBVAk

Lehen hiruhilekoan 2.698 milioi euroko mozkin garbiak lortu ditu BBVAk

Langileetatik eratorritako gastuak %6,9 handitu dira, 1.901 milioi eurora iritsita

%13,5ean handitu ditu bankuak diru-sarrerak orotara | Argazkia: Europa Press
%13,5ean handitu ditu bankuak diru-sarrerak orotara | Argazkia: Europa Press
2025eko apirilaren 29a

BBVAk 2.698 milioi euroko etekin garbiekin amaitu du 2025eko lehen hiruhilekoa, hau da, aurreko urteko lehen hiru hilabeteetan baino %22,7 gehiagorekin. Bankuak guztira 9.324 milioi euroko diru-sarrera izan zuen, iazko epe berean baino %13,5 gehiago. Hala ere, azken zifra horretatik interes garbietatik eskuratutako diru-sarrerak iaz baino %1,7 gutxiago izan ziren (6.398 milioi euro), eta komisio garbietatik lortutakoak, aldiz, %9,2 gehiago (2.060 milioi euro).

 

BBVAko langileen gastuak lehen hiruhilekoan 1.901 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urteko gastua %6,9an areagotuta, eta bestelako gastuak ere %4,4 handitu ziren, 1.283 milioi eurora iritsita. Amortizazioei dagokienez, 378 milioi euroko inpaktua izan zuten.

Bestalde, 2025. urtean bankuak 340 milioi euro ordaindu beharko ditu (2024an 285 milioi izan ziren) bankuei ezarritako zergagatik, zeinak zergaz kanpoko prestazio izateari utziko dion. Hala, 85 milioi ordainduko ditu bankuak hiruhileko bakoitzean, baina %25eko kenkaria ere aurreikusten du zergak, sozietateen gaineko zerga ordaintzeagatik.