CAFek hiru akordio itxi ditu Egipton

Hiru kontratuen balio osoa 450 milioi eurotik gorakoa da

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko irailaren 18a - 13:09

Bi egun besterik ez dira pasa CAFen azken nazioarteko kontratuaren berri izan zenetik. Gaur, ordea, beste hiru akordio berri sinatu ditu Egipton Andres Arizkorretaren konpainiak. Israelekin dituen akordio komertzialek ez dute tren konpainia geldiarazi.

 

Batetik, Tunelen Agintaritza Nazionalarekin sinatu du kontratua; bestetik, Kairoko metroko 1. eta 2. lineetako unitateetako mantentze lanez arduratuko da; eta, gainera, 2. lineako 39 unitate modernizatuko ditu taldeak, trenen bizitza erabilgarria hogei urtez luzatzeko asmoarekin. Hiru kontratuen bolumena 450 milioi eurotik gorakoa da eta Enpresaren Nazioartekotzerako Funtsak finantzatuko du kontratua (Espainiako Merkataritzako Estatu Idazkaritzak kudeatzen du).

Egipton azpiegitura eta garraio-sistemak handitzen eta hobetzen ari dira, eta, horri esker, “hazten ari den merkatu” gisa identifikatu du konpainiak.