
2025eko maiatzaren 5a
Eg.
2025eko maiatzaren 5a
CAF taldeak bi akordio berri sinatu ditu, bata Erresuma Batuan eta bestea Kolonbian. Bi hitzarmenen batura 400 milioi eurora iritsi da.
Erresuma Batuari dagokionez, hamar urtetan luzatu da EAEko konpainiak Northern Trains Limited eta Evershot Rail Limited izeneko enpresekin zuen kontratua; CAFek zerbitzuak eskaintzen eta mantentze-lanak egiten jarraituko du aldiriko eta distantzia ertaineko trenen sarerako, Newcastletik hasi eta Nottinghamera.
Kolonbiaren kasuan, CAFek mantentze-lanetarako hitzarmena sinatu du, 2009. urteaz geroztik Medellin hiriko metrorako eginiko trenentzako, orotara 38 unitate izanik. 2024ko abenduan ere beste hamahiru unitate berri ekoiztea adostu zuen CAFek Medellingo beste enpresa batekin