2026eko martxoaren 9a - 16:57
Caixabankek 3.800 milioi euroko finantzazioa eskaini zien iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresei. Finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, %25 handitu du konpainiei eginiko finantzazioa. Orotara 4.700 kreditu-eragiketa egin zituen, 2024an baino %12 gehiago.
Juan Pedro Badiola Caixabankeko ordezkariak nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren “indarra eta hazteko gaitasuna". Bere hitzetan, CaixaBanken laguntza ez da soilik finantzaketara mugatzen: “gure kudeatzaileek hurbiletik lan egiten dute enpresekin beren erronkak ulertzeko eta neurrira egindako konponbideak eta laguntza integrala eskaintzeko".
Bankuak enpresei zuzendutako 10 egoitza nagusi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.