Cementos Lemonak hartuko du eraikuntza klusterreko zuzendaritza

Alberto Marín Sánchez zuzendari komertziala eta harreman instituzionaletakoak izango du kargua. Presidente berriaren izendapena eraikuntza klusterraren izen aldaketarekin etorri da

Marín Sanchez | Argazkia: Build Inn Marín Sanchez | Argazkia: Build Inn

Build Inn eraikuntza klusterrak presidente berria izango du. Alberto Marín Sánchezek hartuko du kargua, Cementos Lemona S.Ako zuzendari komertzialak eta Harreman Instituzionaletako arduradunak.

Eraikuntza sektorearen eraldaketa digital eta jasangarria izango ditu erronka nagusi Marínek eta zuzendaritza berriak, alegia, "praktika berritzaile eta jasangarrien erabilera" bultzatzea. Proiektu "anbiziotsua" da haren ustez.

Zuzendaritza batzordea osatuko dute, Sanchezekin batera, beste hainbat enpresatako ordezkariek, zehazki, Viuda de Sainz, Sukia Eraikuntzak, Ibermática, Ascongi, Sprilur, Tecnalia, EHUk, North Bim, Viguetas Navarras, Sarkis Lagunketa, IA+B Studio, Bilbaoport, I-Ingenia eta Obras Especialesekoek. Klusterretik nabarmendu dute batzorde berriaren "lankidetzazko ikuspegia".

Marínen kargu hartzea eraikuntza klusterraren izen aldaketarekin bat etorri da. Izan ere, urteetan Eraikune izan ostean, Build Inn izena izango du hemendik aurrera. "Aldaketa hori hasiera berri bat da, eraldaketa digital eta jasangarria bultzatzera bideratua", azpimarratu du beste behin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK