• ENPRESAK GAUR
  • Danobatgroupek %100 energia berriztagarria erabili zuen 2025ean EAEko lantegietan

Danobatgroupek %100 energia berriztagarria erabili zuen 2025ean EAEko lantegietan

Ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren arloetan neurri berriak hartu ditu taldeak

Argazkia: Danobatgroup
Argazkia: Danobatgroup
2026ko uztailaren 2a - 15:52
Eg. 2026ko uztailaren 2a - 18:00

Danobatgroupek 2025ean jasangarritasunaren aldeko estrategia garatzen jarraitu zuen, ingurumeneko, gizarteko eta gobernantzako (IGG) irizpideak bere jardueran txertatuta. Taldearen bosgarren jasangarritasun memoriaren arabera, Danobatek eta Soralucek materialtasun bikoitzaren azterketa egin zuten lehen aldiz, jasangarritasunaren arloan lehentasunezko gaiak identifikatzeko eta beren jarduera planak egokitzeko helburuarekin.

 

Ingurumenaren arloan, bi kooperatibek 2030erako 1. eta 2. irismenetako (beren jardueraren zuzeneko emisioak eta kontsumitutako energiari lotutako zeharkako emisioak) zero emisio garbiak lortzeko bide-orriak zehaztu zituzten. Horrez gain, langileen mugikortasun plana indartu zuten, eta 2025ean 46.472,9 kilo CO2 isurtzea saihestu zuen taldeak, aurreko urtean baino %60 gehiago. EAEko lantegietan kontsumitutako elektrizitate guztia jatorri berriztagarrikoa izan zen, eta horren %15 autokontsumotik etorrita. Era berean, Soralucek ekodiseinuaren arloan ziurtatutako produktu kopurua handitu zuen, eta Danobatek eta Goimekek ere ingurumen inpaktua neurtzeko tresnak garatzen jarraitu dute.

Gizarte eta gobernantzaren esparruetan ere hainbat neurri hartu ditu taldeak. Gaur egun 1.492 langile ditu, eta talentua erakartzeko eta garatzeko ekimenak, emakumeen bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko programak eta berdintasunaren aldeko neurriak bultzatu ditu. Bestalde, 200 erakunde baino gehiagorekin lankidetzan aritu da eta milioi bat eurotik gora bideratu ditu gizarte ekimenetara. Gobernantzari dagokionez, araudia betetzeko programa garatzen jarraitu du, eta hornitzaile kritikoen jasangarritasun maila ebaluatzeaz gain, erosketa politika berria eta hornitzaileentzzako jokabide kodea onartu ditu.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain