• ENPRESAK GAUR
  • Enpresa txiki eta ertainentzako 2026ko dirulaguntza programak aurkeztuko ditu Gipuzkoako Aldundiak

Enpresa txiki eta ertainentzako 2026ko dirulaguntza programak aurkeztuko ditu Gipuzkoako Aldundiak

Martxoaren 11 eta 13an egingo dira aurkezpen ekitaldiak, Donostian, Ordizian eta Arrasaten

2025eko dirulaguntza programen emaitzen aurkezpena | Argazkia: GFA
2025eko dirulaguntza programen emaitzen aurkezpena | Argazkia: GFA
2026eko otsailaren 19a - 15:32

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko dirulaguntza programak aurkeztuko ditu, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Zehazki, hiru aurkezpen ekitaldi egingo dira: lehenengoa Donostiako Parke Teknologikoan, martxoaren 11n, 09:30ean; bigarrena egun berean, 12:00etan, Ordiziako Goiekin; hirugarrena martxoaren 13an izango da, 09:30ean, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan. Donostiako ekitaldia online jarraitzeko aukera ere izango da.

 

Ekitaldietan urte berriko dirulaguntzen nondik norakoak azalduko ditu aldundiak, katalogo zabala izango baita: ekintzailetza, berrikuntza, digitalizazioa, industria 4.0, lehiakortasuna, sustapen ekonomikoa, jasangarritasuna, pertsonak eta talentuari buruzko programak izango dira.