Eratu da Bizkaiko Glovoren ordezkaritza sindikala

ELAk 11 ordezkari izango ditu eta CCOOk bi. "Prekarietatearen aurkako borrokan urrats handia" dela adierazi du ELAk

Glovoko banatzaile bat | Argazkia: iStock
Glovoko banatzaile bat | Argazkia: iStock
2026ko uztailaren 30a - 10:59
Eg. 2026ko uztailaren 30a - 13:15

Lehen aldiz hauteskunde sindikalak egin zituzten atzo Bizkaiko Glovon, eta horrela, lehenbizikoz eratu da langileen ordezkaritza organoa enpresan. ELAk izango du ordezkaritzaren gehiengoa, 13 ordezkarietatik 11 eskuratu baititu. Beste bi ordezkariak CCOOkoak izango dira.

 

Hauteskunde sindikal hauek “mugarritzat” jo ditu sindikatuak, eta adierazi du enpresak hainbat oztopa jarri arren, langileen inplikazioari esker lortu dute lehen aldiz enpresa batzordea sortzea. 

ELAk nabarmendu du hauteskundeko emaitzak “datuetatik harago” doazela: “urrats handia da enpresa eredu berri hauek inposatzen duten prekarietatearen aurkako borrokan”.

 

Besteak beste, langileen soldatak hobetzea eta atsedenaldietako denbora bermatzea eskatzen du sindikatuak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain