
Atzo itxi zituen Eroski taldeak ekitaldiko lehen hiruhilekoko (otsailaren 1etik apirilaren 30era) kontuak: hazkundea prozesuak aurrera egiten jarraitzen du.
Salmenta gordinak izan omen dira hazkundearen arrazoi nagusia, %1,5 igo baitira 2024ko aldi beraren aldean; hau da, 1.385 milioi eurora iritsi dira.
Hala, emaitza positiboa 13,2 milioi eurora igo da, aurreko hiruhilekoan baino %38 gehiago. Taldearen arabera, igoera horretan zerikusia izan du prezioei eusteko ahaleginek izan duten harrera ona. Izan ere, taldeak 2021az geroztik du helburu ekoizpeneko kostuen igoerak salmenta prezioetan eraginik ez izatea.
“Iragartzen genuen bezala” itxi du lehen hiruhilekoa taldeak, Rosa Carabel Eroskiko zuzendari exekutiboaren esanetan. Taldeak marka propioaren eta produktu freskoen alde egin duela azpimarratu du Carabelek, eta, gainera , “ezohiko kalitate-prezio harremana lortu” dutela azaldu du. Ebitda 59 milioi eurotara iritsi zen, eta Carabelen ustetan horrek esan nahi du “ona dela taldearen jarduera operatibo eta komertzialaren bilakaera”.