Espainiako Gobernuak Orange eta Mas Movilen arteko fusioa onartu du

Eragiketa behin betiko ixteko egiteke dauden administrazio-tramiteak hurrengo bi astetan amaitzea espero da

Orange konpainiaren egoitzaren sarrera | Argazkia: iStock Orange konpainiaren egoitzaren sarrera | Argazkia: iStock

Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak oniritzia eman dio Orange eta MasMovil enpresen bat egiteari (Euskaltel taldea MasMovilen da egun), eragiketa atzerriko inbertsioei buruzko araudiak baimentzen duela ondorioztatu eta gero.

Jose Luis Escriva Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko ministroak ziurtatu duenez, fusio horretatik merkatuko telekomunikazio enpresa liderra aterako da, mugikorrak erabiltzen dituzten 30 milioi bezero, banda zabaleko 7 milioi eta telebista-zerbitzuetako 2 milioi bezero baino gehiagorekin. Escrivaren arabera, "fusioa onartzearekin batera, sortutako erakundearen industria-plan bat ere onartu da, asmo handikoa eta epe ertainekoa, datozen urteetan azpiegitura digital finko eta mugikorretan inbertsio-politika oso indartsua izango duena".

Fusioak 18.600 milioi euroko balioa du gutxi gorabehera. Hala, bat egiteak Europako Batzordearen onespena jaso zuen pasa den otsailaren 20an.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK