• ENPRESAK GAUR
  • Gaur ireki da Guardianeko langileen enplegu-erregulazio espedienterako kontsulta epea

Gaur ireki da Guardianeko langileen enplegu-erregulazio espedienterako kontsulta epea

Laudioko langileak egoitzaren aurrean elkartu dira eta EEE gelditzeko eskatu dute

Guardian Glass-en lantegia Laudion | Argazkia: Europa Press
Guardian Glass-en lantegia Laudion | Argazkia: Europa Press
2025eko martxoaren 3a
Eg. 2025eko martxoaren 3a

Guardian enpresako Laudioko langileen kontratuak azkentzeko enplegu-erregulazio espedientearen (EEE) kontsulta epea ireki da gaur. Enpresaren itxiera salatzeko bildu dira berriro ere enplegatu ohiak Guardianen egoitzaren aurrean, pasa den ostiralean Spriren egoitzaren aurrean egin zuten antzera, eta jakinarazi dute EEE gelditzeko “presioa egiten” jarraituko dutela.

 

171 langile kaleratu dituzte fabrikaren itxieraren ondorioz, eta Eusko Jaurlaritzak interesa zuten inbertsiogileak zeudela esan arren, langile horiek ez dute inongo berririk jaso. Hala, Langileen Batzordeak eskatu du, gutxienez, lanpostu berriak eskaintzeko enplegu gabe geratu diren horiei.