Gureak taldeak 256 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.000 langile baino gehiagorekin itxi du 2023a

Langile guztietatik %83k elbarritasunen bat dute egun. Etorkizunera begira, lantaldea egonkortzen jarraitu nahi du taldeak

Josean Idoeta, Ainhoa Askasibar eta Asier Vitoria | Argazkia: Gureak Josean Idoeta, Ainhoa Askasibar eta Asier Vitoria | Argazkia: Gureak

Urteko helburu nagusia bete du Gureak-ek. Lantaldea egonkortzea lortu du, eta 2023a 6.072 langilerekin itxi du, horietatik %83 desgaitasuna dutenak. Gainera, adimen desgaitasuna edota buruko gaixotasunen bat duten langileen ehunekoa handitu egin da, eta %57 dira egun, 3.448 pertsona, hain zuzen.

Lantaldeaz gain, taldearen fakturazioa ere sendotu da, eta 256 milioi eurorekin itxi du 2023a. Josean Idoeta presidente izendatu berriak eta Asier Vitoria zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte gaur taldearen azken datuak, Donostiako egoitza nagusian. Beraiekin batera izan da Ainhoa Askasibar Itinerary alorreko zuzendaria.

Vitoriak nabarmendu duenez, taldearen dibisio guztiek izan zituzten irabaziak iaz, eta 2024ra begira, “geroz eta merkatu zailagoetan, negozio eta jardueraren lehiakortasuna bermatzea” dute helburu. Era berean, datorren urteetan sektore soziosanitarioa giltzarri izango dela azpimarratu du zuzendari nagusiak, eta sektore horretan egonkortzen jarraitzen dutela dio. Horrekin batera, zerbitzuen dibisioa dibertsifikatuenetako bat da Gureak-en. Bertan sartzen dira, besteak beste, Garbitasuna, Berdea, Ostalaritza eta Zerbitzuguneak izeneko jarduerak. Industria alorrean berriz, salmenta bolumena berreskuratu dutela argitu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK