• ENPRESAK GAUR
  • Hamar enpresek azaldu dute Tubos Reunidos erosteko interesa

Hamar enpresek azaldu dute Tubos Reunidos erosteko interesa

Konkurtso administratzaileak azaldu duenez, ekoizpena bermatuta dago azarora arte Trapagarango lantegian

Tubos Reunidoseko langileak, protestan | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
Tubos Reunidoseko langileak, protestan | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
2026ko uztailaren 14a - 12:58

Ekainera amaieratik zabalik da Tubos Reunidos erosteko eskaintzak egiteko epea, eta prozesua kudeatzen ari den administratzaileak (PKF Attest) gaur jakinarazi du hamar bat konpainiek Arabako enpresa erosteko interesa azaldu dutela.

 

Konkurtso administratzaileak Trapagarango lantegiko enpresa-batzordeari eman dio interesa azaldu duten enpresen berri, baina ez du zehaztu balizko erosle horiek enpresaren jarduera osoa edo ekoizpen-unitate jakin bat bereganatu nahi duten.

Prozesua konfidentziala izanik, ez dute interesa duten enpresei buruzko daturik eman. Aitzitik, jakina da hainbat talde industrial prozesua adi jarraitzen ari direla, besteak beste, Tubacex edota Sidenor. Litekeena da irailean informazio gehiago ematea.

 

Bizkitartean, sindikatuek argitu dutenez, konkurtso administratzaileak ziurtatu die langileei Trapagarango fabrikan ekoizpena bermatuta dagoela azarora arte.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain