Australiako merkatuan duen posizioa sendotzen jarraitzen du Iberdrolak, herrialdeko gobernuarekin kontratu berri bat itxi baitu, eta energia biltegiratzeko 100 MWko bateria bat eraikiko du Hegoaldeko Gales Berria (New South Wales) estatuan. Era berean, Sidney mendebaldeko Smithfield udalerrian bateria instalakuntza berri bat inauguratu du azken egunotan.
Lehen bateriak 1.080 MWh energia biltegiratzeko gaitasuna izango du, eta energia konpainiak azaldu duenez, 65.000 etxebizitza hornitu ahal izango ditu. Bigarren instalazioak, aldiz, 20.000 etxebizitza energiaz hornitzeko ahalmena izango du.
Australia merkatu estrategikoa da Iberdrolarentzat, herrialdeak apustu handia egin elektrifikazioan, eta inbertsio ugari egiten ari dira energia biltegiratzeko azpiegituretan. Orain gutxi energia konpainiak beste proiektu bat erdietsi zuen bertan.
Iberdrolaren Australiako filialak 2.000 MWko gaitasuna du instalatuta herrialde osoan, eta guztira 400 bat bezero ditu. 2028ra bitartean, Iberdrolak aurreikusten du 1.000 milioi euroko inbertsioa egitea Asia Pazifikoko herrialdean.