
Iberdrolak auto elektrikoentzako kargatze azkarreko eta ultralasterreko 130 puntu baino gehiago ezarri ditu jada EAEn, auto elektrikoen gidarientzako lurraldeko azpiegituren eskuragarritasuna indartuta. Guztira 584 kargatze puntu egongo lirateke, hala, EAEn.
Konpainiak azaldu duenez, karga puntuen sareak aukera ematen die ibilgailu elektrikoei lurralde osoan zehar arazorik gabe mugitzeko, eta autoen modeloaren arabera, bateriaren %80 berreskura daiteke hamabost minututan. Ignacio Galánen enpresak 2016. urtean martxan jarri zuen mugikortasun planaren parte da karga puntuen sarearen hedapena; plan horrek helburu du karga publikoa zabaltzea tamaina desberdinetako hiri eta herrietan, erabiltzaileek beren bidaiak arazorik gabe bete ditzaten.
Helburu bera oinarri hartuta, 2023an konpainiak aliantza estrategikoa sinatu zuen Bp pulse-rekin. Akordioari esker potentzia handiko estazioen garapena bultzatzen ari dira, trantsizio energetikoaren alde eta erregai fosilen erabileraren kontra egin nahian.