• ENPRESAK GAUR
  • Iñaki Arechabaleta izango da Novia Salcedo fundazioko presidente berria

Iñaki Arechabaleta izango da Novia Salcedo fundazioko presidente berria

Ekonomialari bilbotarrak Maite Aranzabalen lekukoa hartuko du

Aranzabal eta Arechabaleta | Argazkia: Novia Salcedo fundazioafotonoticia 20261027123750 1920
Aranzabal eta Arechabaleta | Argazkia: Novia Salcedo fundazioafotonoticia 20261027123750 1920
2026ko urriaren 27a - 15:08
Eg. 2026ko urriaren 27a - 15:10

Novia Salcedo fundazioak Iñaki Arechabaleta izendatu du presidente berri. Ekonomialari bilbotarrak Maite Aranzabal enpresaburu gipuzkoarra ordezkatuko du karguan. Arechabaleta fundazioko patronatuko kidea izan da orain arte, eta fundaziokoek azaldu dutenez, presidente berriak helburu izango du erakundearen eraldaketa-prozesuarekin jarraitzea eta gazteen, enpresen eta erakundeen arteko elkarlana indartzea.

 

Arechabaleta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta komunikabideen sektorean eta enpresa-zuzendaritzan hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia du. Vocento komunikazio taldean egin du ibilbidearen zati handi bat, eta duela gutxi Arteche Taldeko kontseilari independente izendatu zuten.

Aranzabalek 2024ko ekainean hartu zuen presidentetza, fundazioaren trantsizio-etapa gidatzeko. Haren agintaldian, besteak beste, Eraberritu sariak sortu zituzten, gazteen artean STEAM arloetako talentua aitortzeko eta zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeko. Iaz, fundazioak 1.100 gazte tituludun baino gehiago prestatu zituen, 300 enpresatik gorarekin ia 500 lan-praktika kudeatu zituen, eta 350 gaztek lan-kontratu berriak lor zitzaten lagundu zuen.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain