• ENPRESAK GAUR
  • Inoizko eskari zorro handiena du Talgok, 4.967 milioi eurokoa

Inoizko eskari zorro handiena du Talgok, 4.967 milioi eurokoa

Erosketa prozesu bete-betean da tren fabrikatzailea, zorra berregituratzeko asmoz. 65 tren fabrikatzeko kontratua itxi du Flixtrain konpainiarekin

Talgok eginiko tren batzuk | Argazkia: Talgo
Talgok eginiko tren batzuk | Argazkia: Talgo
2025eko urriaren 1a - 10:16

Talgo tren fabrikatzaileak 270,1 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu 2025eko lehen seihilekoan. Erosketa prozesu bete-betean den konpainiak, inoizko eskari zorro handiena du, 4.967 milioi eurokoa, izan ere, 65 tren fabrikatzeko kontratua itxi du Flixtrain konpainiarekin.

 

Lehenengo 30 tren ekoitziko ditu, eta horien mantenuaz arduratuko da 15 urtez. Hala, konpainiak azaldu du esku artean dituzten beste hainbat esleipen gauzatzen badira, 7.000 milioi euroko eskari-zorroa izango lukeela.

Gogoratu beharra dago Sidenor buru duen patzuergoak erosiko duela Talgo. Patzuergo horretan dira BBK, Vital Kutxa eta Eusko Jaurlaritza, besteak beste, eta konpainiaren %29,8 eskuratzeko asmoa du. Era berean, Talgok kapital handitze bat egin nahi du, zeina SEPI industria funts publikoak onetsi behar duen.

 

Talgo Renferen hornitzaile nagusia da, eta bere lantegietako bat Ribabellosan (Araba) du. Sidenor buru duen patzuergoaren inbertsioari esker, 400 milioi euro baino gehiagoko zorra berregiratu nahi du.