• ENPRESAK GAUR
  • Kanada eta AEBen arteko interkonexio elektriko berria martxan jarri da Iberdrolaren eskutik

Kanada eta AEBen arteko interkonexio elektriko berria martxan jarri da Iberdrolaren eskutik

NECEC lineak energia hidroelektrikoa garraiatuko du Quebecetik

Sare elektrikoan 1.650 milioi dolarreko inbertsioa egin da | Argazkia: Iberdrola
Sare elektrikoan 1.650 milioi dolarreko inbertsioa egin da | Argazkia: Iberdrola
2026eko urtarrilaren 16a - 11:38

Iberdrolaren Avangrid filial estatubatuarraren eskutik, martxan jarri da New England Clean Energy Connect (NECEC) garraio elektrikoko sarea, bere eraikuntza amaitu eta beharrezko baimen guztiak lortu ostean. Azpiegiturak Kanada eta Estatu Batuak lotzen ditu Quebecetik Ingalaterra Berriraino energia hidroelektrikoa daraman goi-tentsioko linea baten bidez, zeinak gaitasuna duen Massachusettseko eskari elektrikoaren %10 inguru asetzeko. 2018tik dago martxan proiektua, eta 1.200 megawatteko potentzia du 233 kilometroko ibilbidean.

 

Iberdrolak emandako informazioaren arabera, interkonexioaren helburua da eskualdeko sistema elektrikoaren fidagarritasuna indartzea eta energia-kostuak murriztea, bai etxeetarako, bai enpresetarako. Guztira 1.650 milioi dolarreko inbertsioa egin da, eta Massachusettseko banatzaileekin eta Hydro-Quebec enpresa publikoarekin 40 urteko kontratu arautuak lortu ditu lineak.

Proiektuak ingurumen-konpromisoak ere jasotzen ditu, hala nola, 20.200 hektarea baino gehiago babestea, eta eskualdeko programa komunitarioei ekarpen ekonomikoak egitea ere aurreikusten du.