• ENPRESAK GAUR
  • Lanera bueltatu dira Tubos Reunidoseko Amurrioko zenbait langile

Lanera bueltatu dira Tubos Reunidoseko Amurrioko zenbait langile

Enpresak jarritako autobusetan iritsi dira fabrikara

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko maiatzaren 12a - 11:37
Eg. 2026ko maiatzaren 12a - 11:39

Egoerak pil-pilean jarraitzen du Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian. Greba mugagabearekin aurrera egin ala ez bozkatu zuten pasa den astean lantegiko 234 enplegatuk (orotara 889 izanik ere), eta bertan behera uztea hautatu zutenez, gaur lanera itzuli dira, bi hilabeteko geldialdiaren ostean.

 

Enpresak berak jarritako autobusetan iritsi dira langileak Amurrioko fabrikara, ertzainen kontrolpean. Lantegira iristean topatu dituzte beste hainbat langile, grebarekin aurrera egitea erabaki dutenak, eta txistu egin duten arren autobusari lantegira sartzen utzi diote oztoporik gabe.

Greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabakitzeko bozketa aurreko asteko ostegunean egin zuten langileen %25ek. Hau da, lau beharginetatik soilik batek eman zuen boza. Izan ere, hedabideek jakin zutenez hitzarmen kolektibotik kanpo geratzen ziren langileak (bulegoetako edo administraziokoak) izan ziren bozketan parte hartu zutenak, eta horiek dira, hain zuzen ere, kaleratzerik pairatuko ez duten langileak, zeren eta aurreikusitako 240 kaleratuak den-denak hitzarmen kolektiboaren parte dira.