Langile bat hil da Nafarroan kamioi batek harrapatuta

Azaroaren 14ra bitartean jada 64 dira Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil diren langileak, LABen arabera

Argazkia: Foruzaingoa
Argazkia: Foruzaingoa
2025eko azaroaren 24a - 11:27

Beste behargin bat hil da gaur goizean, Abartzuzan, Nafarroan. 49 urteko gizona enpresatik gertu zegoen bide batean harrapatu du kamioi batek, atzeraka zihoala.

 

Anbulantzia, mediku taldea, Foruzaingoa eta Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira lekura, goizeko zortzi eta erdiak aldera, baina ezin izan dute lagundu. Polizia ezbeharra ikertzen hasia da dagoeneko.

LAB sindikatuak jasotako datuen arabera, 64 behargin hil dira 2025ean (azaroaren 14ra bitartean) lan istripuen ondorioz, hau da, 2024ko zenbateko bera, oraindik urtea amaitu ez den arren.