• ENPRESAK GAUR
  • Maderas de Llodioko enpresa batzordeak negoziazioa berrartzeko exijitu dio zuzendaritzari

Maderas de Llodioko enpresa batzordeak negoziazioa berrartzeko exijitu dio zuzendaritzari

Epaiketa otsailaren 10ean izango da, nahiz eta enpresa batzordeak uste duen horrek ez duela “enpresaren egoera konponduko”

Argazkia: LAB sindikatua
Argazkia: LAB sindikatua
2026eko urtarrilaren 21a - 12:23

Maderas de Llodioko langileen ustez, konpainiako zuzendaritzak ez du negoziatu nahi enplegu erregulazio espedientea. Izan ere, enpresa batzordeak salatu du zuzendaritzak “modu aldebakarrean” erabaki duela “negoziazioatzera jarraitzeari berariaz uko egitea”.

 

Laudioko lantegiko kideek 2025eko irailean ekin zioten greba mugagabeari, konpainiak “ekoizpen eta antolakuntza arazoak” direla-eta enplegu erregulazio espedientea aurkeztu eta “modu txarrean” jakinarazi ondoren 151 langiletatik 39 kaleratuko zituela. Enpresa batzordea erabakiaren aurka agertu zen, haien iritziz kaleratzeak justifika ezinak zirelako. Abenduan, plantillaren gehiengoak adostutako eta onartutako proposamena helarazi zion batzordeak zuzendaritzari, “gatazka konpontzeko benetako irtenbidea” zena, baina zuzendaritzak “besterik gabe ukatu zuen”.

Elkar ulertu ezinean, arazoa epaitegietara eraman du zuzendaritzak, zeina otsailaren 10ean egingo den. Langileen ordezkaritzak, ordea, uste du prozesu horrek ez duela arazoa konponduko, eta zuzendaritzari negoziatzera dei egin dio: “Epaiketara joateak ez du Maderas de Llodio enpresaren egoera konponduko, eta negoziazioa aldebakarrez ixteak gatazka larriagotzea baino ez du eragingo, eta hori nekez uler daiteke enpresaren egungo testuinguruan”, ohartarazi du enpresa batzordeak.