• ENPRESAK GAUR
  • ELAk salatu du Maderas de Llodiok ez dituela kaleratze arrazoiak egiaztatu

ELAk salatu du Maderas de Llodiok ez dituela kaleratze arrazoiak egiaztatu

Sindikatuak berretsi du enpresaren ekoizpena handitu egin dela azken bi urteetan

Astelehenean hasi zuten langileek greba mugagabea | Argazkia: ELA
Astelehenean hasi zuten langileek greba mugagabea | Argazkia: ELA
2025eko irailaren 25a - 11:43

ELA sindikatuak salatu duenez, Maderas de Llodio enpresak ez ditu egiaztatu enplegu erregulazio espedientea (EEE) argudiatzeko arrazoiak. Garnica multinazionalarena den enpresak 39 langile kaleratu nahi ditu, “ekoizpen eta antolakuntza arazoak” direla-eta.

 

Ordea, konpainiak ekoizpena hobetu du azken urteetan zehar: 2025eko ekoizpena 2023koa baino %22,22 handiagoa da, baita 2024koa baino %17,5 handiagoa ere. “Ondorioz, Equipo Económico (Madril) aholkularitza enpresak EEEa oinarritzeko egindako txosten teknikoan agertzen den arrazoiak ez du oinarririk”, azaldu du sindikatuak.

Hori dela eta, ELAk beharrezkotzat jo du EEEa eta kaleratzeak bertan behera uztea. Bitartean, plantillak astelehenean hasi zuen greba mugagabean jarraitzen du, ekoizpena guztiz geldiarazita. Bihar izango dute egoera aztertzeko hurrengo bilera.