• ENPRESAK GAUR
  • Lan baldintzak hobetzeko mobilizazio berria egin du CAF Power & Automationek

Lan baldintzak hobetzeko mobilizazio berria egin du CAF Power & Automationek

Langileek salatu dute zuzendaritzak oraindik ere ez diela erantzunik eman

Apirilean egindako mobilizazio bat | Argazkia: ELA
Apirilean egindako mobilizazio bat | Argazkia: ELA
2025eko ekainaren 6a
Eg. 2025eko ekainaren 6a

CAF Power & Autoamation enpresako langileek mobilizazio deialdi berria dute gaur. Goizeko 09:00etan hasi eta 13:00ak arte lanuztea iragarri dute enplegatuek, eta 10:30etatik 12:00etara bitartean Donostiako Alderdi Ederretik manifestazioa ere abiatu dute.

 

Enplegatuek lan-baldintza duinak aldarrikatzen dituzte, eta salatu dute enpresak “immobilismoa” eta “mespretxu etengabea” erakutsi duela beraiekiko. Zuzendaritzak oraindik ez du negoziatzeko “benetako borondaterik” erakutsi, “ez-ikusia” egin baitio langileek biltzeko egindako eskaera formalari. “Honek guztiak langileekiko erabateko errespetu falta dakar, nahiz eta publikoki langilea zaintzen dutela dioten, praktikan isiltasuna eta paralisia nagusitzen baitira” dio langileen batzordeak.

Apirilean iragarri zituen batzordeak mobilizazio eta lanuzteak, eta aste honetan bertan ere beste pare bat izan dira: atzo mobilizazioa izan zuten CAFen Beasaingo egoitzaren sarrera nagusian, baita asteartean (ekainak 3) ere.