• ENPRESAK GAUR
  • Moeve gasolindegietako langileek greba egingo dute ostiraletik igandera Gipuzkoan

Moeve gasolindegietako langileek greba egingo dute ostiraletik igandera Gipuzkoan

Elkarretaratzea egingo dute larunbatean AP-8ko Oiartzungo zerbitzugunean, Baionarako noranzkoan

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko abuztuaren 14a - 09:42

Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek greba egingo dute gaur, 22:00etatik hasita igandeko 22:00etara. Enpresa-batzordeak, LABeko bost eta ELAko hiru ordezkarik osatutakoak, larunbaterako elkarretaratzea deitu du AP-8ko Oiartzungo zerbitzugunean, Baionarako noranzkoan.

 

Langileek hilabeteak daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen, baina enpresa-batzordearen arabera, zuzendaritzak ez du nahikoa aurrerapausorik eman lan-baldintzak hobetzeko. Egoera horren aurrean, lehen greba zikloa uztailaren 30etik abuztuaren 2ra egin zuten, eta ordezkariek adierazi zuten jarraipena "ia erabatekoa" izan zela.

Ordutik, langileen ordezkariek ez dute akordiorik lortu enpresarekin. Horrenbestez, bigarren greba zikloari ekingo diote gaur gauean.

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain