• ENPRESAK GAUR
  • Muga proiektua kudeatzen duen Geoalcali enpresaren jabea hartzekodunen konkurtsoan sartu da

Muga proiektua kudeatzen duen Geoalcali enpresaren jabea hartzekodunen konkurtsoan sartu da

Highfield Resources multinazional australiarra borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu da. Adierazi dute prozesuak ez diola meatokiaren proiektuari eragingo

Argazkia: Geoalcali
Argazkia: Geoalcali
2026ko irailaren 17a - 17:03

Muga meatokiaren proiektua kudeatzen ari den Geoalcali enpresaren jabea hartzekodunen konkurtsoan sartu berri da. Highfield Resources multinazional australiarrak iragarri du borondatezko hartzekodunen konkurtsoa abiatu berri duela. Gauzak horrela, bere burtsako kotizazioa eten du eta bi administratzaile izendatu dituzte prozesua kudeatzeko: Jason Tracy eta Daniel Linaker.

 

Bi horiek hartuko dute Australiako konpainiaren kontrola, eta KPMG aholkularitza etxeko aditu bi arduratuko dira enpresaren aktiboez: Peter Gothard eta Gayle Dickerson. Hots, bi horiek arduratuko dira Geoalcali enpresa nafarraren etorkizunaz.

Geoalcali Muga meategiaren proiektua garatzen ari da Zangoza inguruan. Proiektua, halaber, egun geldirik dago hainbat epaiketa direla eta. Ohar bidez jakinarazi dutenez, Highfield Resourcesen hartzekodunen konkurtsoak ez dio eragingo proiektuari.

 

1.700 hektareako meategia egin asmo du Geoalcalik, eta 600 metro sakon zulatu. Proiektuaren lantegia Zangozan ezarri nahi dute eta meatzearen erdigunea Aragoiko Undues de Lerga herrian.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain